AFE Sareak
Familia harrera espezializatua, hain zuzen, administrazioak tutoretzapean edo zaintzapean dituen eta premia edo egoera bereziak dituzten haur eta nerabeentzako aukera da. Kalte emozionalak arintzen eta aurretik izandako historiako zailtasunak lantzen laguntzen duen familia ingurunean bizitzea ahalbidetzen die. Betiere, haurren zein nerabeen instituzionalizazioa saihestuz edo mugatuz.
Harrera familiaren laguntza espezializatuaren, familia horretan onartu eta txertatzearen eta talde teknikoak egiten duen esku hartze egituratuaren bidez, posible da dituzten zailtasunetarako laguntza eta irtenbide giroa garatzea.
AFE SAREEK modu nabarmenean laguntzen dute haurren ongizatean, eta harrera familia esku hartzeko oso baliabide baliotsua bihurtzen dute; hots, baliabide jarraitu eta intentsiboa, neska-mutil horien minaren eta sufrimenduaren fokura bideratua. Gizarteak zaintza modu berriak behar ditu, lehendik zeudenen osagarri izango diren babes neurriekin.
Gizarteak zaintza modu berriak behar ditu, lehendik zeudenen osagarri izango diren babes neurriekin.
AFE SAREEK familia ingurunea eskaintzen dute zailtasun bereziak dituzten eta gaur egun instituzioetan (harrera egoitzak) bizi diren haurrentzat. Era berean, proiektuaren helburua da bereziki prestatutako harrera eredu espezializatu bat ezartzea, baliabide gehiago eta egokiagoak eskaini ahal izateko babesik gabeko egoera larrietan bizi izan diren haurren eta nerabeen arretari.
Ez da lan erraza, baina programa honetan parte hartzen duten familiek adierazi dute merezi duela.
Zer dio legeak?
“Familia harrera, besteak beste, espezializatua izan daiteke; hau da, familia unitatea osatzen duen pertsonaren batek edo batzuek premia edo inguruabar bereziak dituzten adingabeei dagokienez eginkizun hori betetzeko gaitasuna, esperientzia edo prestakuntza espezifikoa badu(t)enean. Eta horregatik konpentsazioa jaso daiteke”.
(1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, 20.1 artikulua).
Batzuetan, arrazoi desberdinengatik jatorrizko familiarekin bizi ezin diren haur edo nerabeekin egiten dugu topo, eta zaila da haientzako borondatezko harrera familia bat aurkitzea, jasan duten kalteagatik edo duten adinagatik.
Eta adostasun legal eta tekniko handieneko planteamenduetako bat da haurrak familia ingurune batean hezi behar direla.
Hala ere, oraindik asko dira Administrazioaren tutoretzapean egoitza zentroetan dauden
haur eta nerabeak.
Horientzat, administrazio eskudunek hartu beharreko babes neurri posibleetako bat da familia harrera. Eredu desberdina, beharrezkoa eta ezezaguna da, babes sistemak ematen dituen aukera guztiak osatzera datorrena. Zuk lagun diezagukezu.
Zergatik familia harrera espezializatua?
Borondatezko harrera edo harrera arrunta babeserako baliabide ezaguna da. Hala eta guztiz ere, askoz familia gehiago behar dira. AFE SAREEK Espainian gutxi garatu den modalitate batekin osatu nahi dute familia harrera. Modalitate horrek familia boluntarioetan hartu ezin dituzten haurren eta nerabeen beharrei erantzun behar die, familia horiek ase edo jasan ezin dituzten ezaugarriak edo beharrak dituztelako haurrek.
Honako hauentzat da egokia:
- Familian eta gizartean integratzeko prozesua zailtzen dieten arazo bereziak edo arriskukoak dituzten adingabeak, edo portaera edo egokitze arazoak dituztenak.
- Desgaitasun aitortua edo osasun mentaleko arazoak dituzten adingabeak.
- Eta/edo beste behar berezi batzuk dituzten haurrak.
“Kalte sakon bat konpontzeko, denbora eta ahalegina behar dira, eta pertsona askok norabide berean arraun egitea”
AFE Sareak
Hain zuzen, Next-Generation funtsekin finantzatutako programa bat da, Familia Harrera Espezializatuaren modalitatea, esperimentalki.
Madrilen, Katalunian, Nafarroan eta Euskadin (Araba).
Programa garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta laguntza dugu.
Nork garatzen du programa?
AFE SAREAK Next-Generation funtsekin finantzatutako programa bat da, Familia Harrera Espezializatuaren modalitatea Madrilen, Katalunian, Nafarroan eta Euskadin abian jartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2007tik sustatzen duen ereduari jarraituz, FICE Spain, Agintzari eta Resilis erakundeen bidez.
Programa 2024ko abendura arte garatuko da, baina aldi hori amaitzean ere ezartzen eta beste autonomia erkidego batzuetara zabaltzen jarraitzeko asmoa daukagu.
Programa garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa, aholkularitza eta laguntza dugu, eta berak ere programan parte hartzen du.
@FICE Spain
@Agintzari
@Resilis
Nazioarteko Kongresua Familia Harrera Espezializatua
Azaroaren 4, 5, 6 eta 7an Bartzelonan, Madrilen eta Donostian
Eta harrera-familia espezializatua nola izan jakin nahi baduzu
Bete inprimaki hau, eta zurekin harremanetan jarriko gara.
"*" indicates required fields
info@redesAFE.com helbidera ere idatz diezagukezu
Edo, nahiago baduzu, bidali WhatsApp bat zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara
Beste kontsultarik baduzu, info@redesafe.org helbidera idatz diezagukezu