AFE Sareak
AFE Sareak prestaketa bereziko familia harrera espezializatua sustatzen du, haurraren ongizatean laguntzeko eta harrera familia oso baliabide baliotsu, jarraitu eta intentsibo bihurtzeko.
Next-Generation funtsekin finantzatutako programa bat da, Familia Harrera Espezializatuaren modalitatea Madrilen, Katalunian, Nafarroan eta Euskadin abian jartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2007tik arrakastaz sustatzen duen ereduari jarraituz. Hain zuzen, FICE Spain, Agintzari eta Resilis erakundeen bidez.
Gizarteak, babes neurriei dagokienez, zaintza modu berriak behar ditu, lehendik daudenak osatuko dituztenak, eta AFE Sareek beren inguruneetan haurrak babesteaz arduratzen diren autonomia erkidego eta erakundeekin lankidetzan garatzen duten modalitate honek, batez ere, jokabide edota egokitzapen arazoak, osasun mentaleko zailtasunak eta/edo desgaitasunak dituzten neska-mutilak ditu ardatz.