Zer da?
Familia harrera espezializatua kanpoko familia batean egiten den harrera mota bat da. Eta familia horretako kide batek, gutxienez, haur eta nerabeei, administrazioaren tutoretzapean edo zaintzapean daudenei eta premia edo inguruabar bereziak dituztenei dagokienez funtzio hori betetzeko kualifikazioa, esperientzia eta prestakuntza espezifikoa izango du.
Familia harrera behar duten neska-mutil gehienak familia boluntarioek har ditzakete, baina beste neska-mutil batzuek bestelako harrera mota bat behar dute, eta horientzat harrera espezializatua planteatzen da.
Neska-mutil horiek askotariko egoerak izaten dituzte, eta zaila da haientzat borondatezko harrera familia bat aurkitzea:
Honako hauentzat da egokia:
- Desgaitasun aitortua duten adingabeak.
- Osasun arazo bereziak edo arriskuak dituzten adingabeak.
- Portaera edo egokitze arazoak dituzten adingabeak, eta, horrenbestez, familian eta gizartean integratzeko zailtasunak dituztenak.
- Bestelako premia bereziak dituzten adingabeak.