Lege oharra

ASOCIACIÓN FICE ESPAÑAK (aurrerantzean, FICE ESPAÑA ELKARTEA), webgune honen titularrak, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, lege ohar hau sortu du.

Webgune honetan nabigatzeko, honako “Lege ohar” honetan jasotako baldintzak bete beharko dira, eta aldian-aldian eta aldez aurretik jakinarazi gabe eguneratu ahal izango dira.

Webgunean nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezin hobeto ulertzen dituela eta berariaz onartzen dituela aipatutako baldintzak.

Webgunea eguneratzea eta aldatzea:

FICE ESPAÑA ELKARTEAK beretzat gordetzen du bere webgunean dagoen informazioa eta haren konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen. Lege ohar berria egingo balitz, hura redesafe.org webgunean erabiltzailearentzat eskuragarri dagoenean, arautu eta indarrean jarriko da.

Informazio orokorra

Izen soziala: Asociación FICE España

IFZ: G55128763

Egoitza soziala: C/ Sor Ángela de la Cruz, 26, 28020 Madrid – España

Sozietatea hemen dago inskribatuta: Elkarteen Erregistro Orokorrean, 597540 zenbakiarekin.

Jabetza intelektuala

Webgune honetako edukiak, testuak, irudiak, soinuak, animazioak eta bestelakoak, baita diseinu grafikoa eta iturri kodea ere, jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN alde.

Beraz, espresuki debekatuta dago erreproduzitzea, banatzea edo publikoki jakinaraztea, erabat edo partzialki, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN berariazko baimen idatzirik gabe.

redesafe.org webguneko eduki guztiak (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu artxiboak barne, mugarik gabe) FICE ESPAÑA ELKARTEAREN edo edukien hornitzaileen jabetzakoak dira, eta, azken kasu horretan, haien lizentzia edo lagapena jasota izango dute. Eduki horiek, bestalde, jabetza intelektualaren estatuko eta nazioarteko arauek babesten dituzte, bereziki apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateratuak. Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute redesafe.org helbidean eskura jarritako edukiak aipatutako Legearen arabera erabiltzeko, bai eta moralaren eta onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren arabera ere.

Beraz, espresuki debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki jakinaraztea, erabat edo partzialki, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN berariazko baimen idatzirik gabe.

Erabiltzaileak ez du FICE ESPAÑA ELKARTEAREN edo hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen aurkako jokabiderik izango, ez eta norberaren edo familiaren intimitatea edo hirugarrenen irudia urratzen edo hausten duten, edo legez kontrakoak edo moraltasunaren aurkakoak diren jokabiderik ere. Erabiltzaileak, edozein kasutan, erabilera horren ondorioz aurkezten zaizkion edozein erreklamazio judizial edo ez judizialetan, kalterik gabe utziko du FICE ESPAÑA ELKARTEA.

redesafe.org webguneko markak, errotuluak, ikur bereizgarriak edo logoak FICE ESPAÑA ELKARTEAREN jabetzakoak dira, eta behar bezala erregistratuta daude. Ezin da ulertu erabiltzaileari webgunea behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoa dena baino ustiapen eskubide gehiago eman zaionik.

Testuak, datuak eta marrazki grafikoak FICE ESPAÑA ELKARTEARENAK edo informazioa ematen duten erakundeenak dira, eta hirugarrenek ezin izango dituzte gerora horiek aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, edukien titularrak horretarako baimenik eman ezean. Testu, datu eta marrazki grafikoak eskuragarri jartzeak ez du esan nahi, inola ere, haien titulartasuna lagatzen denik edo redesafe.org -en erabilera legitimoaren eskubideaz bestelako ustiapen, erreprodukzio, hedapen, eraldaketa, banaketa edo transmisio eskubidea ematen denik hain alde.

Webgunearen edukia

FICE ESPAÑA ELKARTEA ez da izango erabiltzaileek edukiak erabiltzetik edo erabiltzaileek indarrean dagoen edozein lege xedapen haustetik erator daitezkeen kalte edo galeren erantzulea.

Halaber, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko webgune honetatik esteka edo bilatzaileen bidez sar daitekeen hirugarrenen webguneetan dagoen informazioagatik.

Estekak

redesafe.org webgunerako hiperesteka bat sortu nahi duten beste webgune batzuetako titularrek konpromisoa hartzen dute FICE ESPAÑA ELKARTEAREN logotipoa agertzen ez den webguneetarako estekarik ez jartzeko eta akatsak eragin ditzaketen edo, oro har, legeen kontrakoak diren adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik ez egiteko.

redesafe.org webgunerako hiperesteka bat sortu nahi duten beste webgune batzuetako titularrek konpromisoa hartzen dute, bestalde, hiperestekarik ez ezartzeko eduki, adierazpen edo propaganda arrazista, xenofobo zein pornografikoa biltzen duten, terrorismoaren apologia  egiten duten eta, oro har, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN izen ona edo irudia kaltetu dezaketen webguneetara.

redesafe.org webgunean hiperestekak sartzeak ez du esan nahi, nahitaez, FICE ESPAÑA ELKARTEAK merkataritza harremanak edo elkartze loturak dituenik esteka ezartzen den webgunearen titularrarekin.

Hiperestekak atariaren orri nagusira edo hasierako orrira sartzea bakarrik ahalbidetuko du, baina ezin izango ditu inola ere horiek erreproduzitu. Webgunean ez da frame edo markorik sortuko. Ez da egingo FICE ESPAÑA ELKARTEARI buruzko adierazpen faltsu edo okerrik, eta ez da aditzera emango FICE ESPAÑA ELKARTEAK esteka baimendu duenik edo esteka ezartzen den webgunean eskainitako edo eskuragarri jarritako zerbitzuak edozein modutan gainbegiratu edo bere gain hartu dituenik.

Hiperestekak ez du esan nahi, inola ere, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN eta hori ezartzen duen enpresaren arteko harremanik dagoenik, ez eta bere edukiak edo zerbitzuak onartu direnik ere.

redesafe.org webgunean hiperestekak egoteak helburu informatiboa besterik ez du. Hori dela eta, FICE ESPAÑA ELKARTEAK ez du bere gain hartzen aipatutako webgunearen bidez eskaintzen diren informazio, produktu eta/edo zerbitzuen merkaturagarritasunari, egokitasunari, kalitateari, ezaugarriei, jatorriari, merkaturatzeari edo beste edozein alderdiri buruzko erantzukizunik, ez eta bermerik ematen ere.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

FICE ESPAÑA ELKARTEAK ez du bere gain hartzen Interneteko sarera konektatzean ekipo informatikoetan sortzen diren arazo teknikoetatik edo akatsetatik etor daitekeen erantzukizunik, ez eta FICE ESPAÑA ELKARTEAREN kontroletik kanpo egindako esku sartze ez legitimoen bidez hirugarrenek eragin ditzaketen kalteetatik erator daitekeenik ere.

Era berean, elkartea salbuetsita geratzen da, kanpoko iturrietatik datorren informazioa ematen duenean, informazio horren akatsen, hutsen edo ez egiteen ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalte edo galeren erantzukizunetik.

redesafe.org webguneak zehaztasun gabeziak, huts garrantzitsuak edo akatsak izan ditzake. FICE ESPAÑA ELKARTEAK ez du, inola ere, bere webgunean dauden datuen egiatasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna bermatzen. redesafe.org helbidera sartzen den erabiltzaileak webgune honen fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo itxaropen faltsuei buruzko edozein erantzukizunetatik salbuesten du FICE ESPAÑA ELKARTEA.

Lege araudia eta jurisdikzio aplikagarria

redesafe.org-en “Lege-oharra” eta gainerako eduki guztiak honako hauek errespetatuz egin dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu pertsonalak babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duena; eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa. Edozein unetan aldatu ahal izango dira, indarrean dagoen legedian gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko. “Lege oharraren aldaketak” izeneko atalean adierazitakoa aplikatzekoa da.

Webgune hau erabiltzeak, erabiltzaileen sarbidea eta webgunearen bidez nabigatzea barne, librea eta doakoa da, eta FICE ESPAÑA ELKARTEAREN orri honetako “Lege oharra” eta gai horretan aplikatzekoa den Espainiako legeria betetzea dakar.

FICE ESPAÑA ELKARTEAREN webgune honetako berezitasun edo baldintzetatik datorren edozein auzitan, Espainiako legeria aplikatuko da, eta gatazka guztiak ebazteko eskumena izango dute erabiltzailearen egoitzako Epaitegi eta Auzitegiek, hura Espainian dagoenean, edo Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegiek, Espainiatik kanpo dagoenean, eta berariaz uko egingo diote egokitu dakiekeen beste edozein foru edo jurisdikziori.

Sare sozialetarako lege oharra

Informazio orokorra eta onarpena

Enpresaren webgune hau Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben dago, eta ASOCIACIÓN FICE ESPAÑAK garatu du (aurrerantzean, FICE ESPAÑA ELKARTEA). Bera da webgunearen titularra, eta FICE ESPAÑA ELKARTEAREN jabetzakoak dira webgune honen diseinua eta edukia. FICE ESPAÑA ELKARTEAREN identifikazio eta harremanetarako datuak, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean ezarritakoa betetze aldera, hauek dira:

Identifikazio eta harremanetarako datuak.

Izen soziala: Asociación FICE España

IFZ: G55128763

Egoitza soziala: C/ Sor Ángela de la Cruz, 26, 28020 Madrid – España

Sozietatea hemen dago inskribatuta: Elkarteen Erregistro Orokorrean, 597540 zenbakiarekin.

Info@ficespain.org

Enpresaren webgune hau Twitter, Linkedin, Facebook eta YouTube sare sozialetan dago, eta doakoa da. Hala ere, jakina, sarbide hornitzaileak sarera konektatzeko erabiltzaileari emandako konexioaren kostua ez da doakoa. Erabiltzaileak, beraz, espresuki adierazten du irakurri, ulertu eta onartzen duela “lege oharra”. Horrenbestez, baldintza horiek onartezintzat jotzen badituzu, mesedez, ez sartu, ez erabili eta ez egin enpresaren webgune honen jarraitzaile.

Era berean, jakinarazten dizugu “lege ohar” honek enpresaren webgune hau erabiltzeko baldintzak arautzen dituela eta, beraz, internauta webgunearen erabiltzaile bihurtzen dela, eta, horrenbestez, baldintza horiek guztiak onartzen dituela, eta horiek indarrean egongo direla konektatuta dagoen bitartean.

Beraz, elkarteak beretzat gordetzen du erabilera baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgune honetan sartzen ez uzteko eskubidea.

Lege oharraren aldaketak

Gerta liteke baldintza hauek aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzea, eta FICE ESPAÑA ELKARTEAK beretzat gordetzen du horiek aldatzeko eskubidea, baldin eta edozein berrikuntza etorriz gero, horretara egokitu beharra badago, edo aldaketa hori egitea gomenduko balute.

Aldaketa horiek behar bezala jakinarazitzat joko dira, eta erabateko ondorioak izaten hasiko dira, webgune honetan argitaratzen direnetik aurrera. Beraz, ulertuko da, erabiltzaileak webgune honetara gerora egindako konexioetan, goitik behera irakurri duela eta inolako erreserbarik gabe onartzen duela lege oharra, une bakoitzean FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetan indarrean egongo dena.

Xedea eta zerbitzuak

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitter, Linkedin, Facebook eta YouTube sare sozialetan duen webgune honetan dagoen informazio guztia modu argian eta doan ematen zaie erabiltzaileei. Informazio horretan, FICE ESPAÑA ELKARTEAK eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuei buruzkoak aipatzen dira, eta erakundearen beraren informazioa ere ematen da.

Hala ere, ez du balio loteslerik FICE ESPAÑA ELKARTEARENTZAT, eta, beraz, izaera adierazgarria eta orientagarria baino ez du.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honen helburua, hain zuzen, FICE ESPAÑA ELKATEAK bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien produktuen eta zerbitzuen berri ematea baino ez da, webgunean ez baita eskaintzen produktuak erosteko edo eskainitako zerbitzuak kontratatzeko aukerarik.

Haren jarraitzaileek idatzitako iritziek eta egindako iruzkinek ez dute FICE ESPAÑA ELKARTEAREN iritzia adierazten, eta merkataritza enpresa honek ez du horien eraginez sor daitezkeen erantzukizunik hartuko.

Jabetza intelektuala


FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honek jasotako edukiak jabetza industrial eta intelektualaren gainean Espainiako eta nazioarteko legeek aurreikusitako babesa du, eta honako hauek dira edukitzat hartzen direnak: diseinuak, markak, izenak, irudiak, logoak, grafikoak, ikonoak, aplikazioak, testua, softwarea, iturri kodea eta bestelakoak, guztiak ere FICE ESPAÑA ELKARTEAREN, Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuberen jabetzekoak, edo hala badagokio, legezko titularraren baimena lortuta daukala, haiek ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko, eta baita eraldatzeko ere.

Ezin dira ulertu erabiltzaileei lagatakotzat FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webguneak dituen edukiei buruzko ustiapen eskubideak, hura behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoa dena baino gehiago. Beraz, debekatuta dago FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honen edukia aldatzea, eraldatzea, erreproduzitzea edo kopiatzea, eskubideen titularrak onartutakoa ez den beste edozein helbururekin edo edozein modutan.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honen edukiaren erabilera pribatua baino ez da baimentzen, eta erabiltzaileek ezin izango dute edukien erabilera komertzialik egin, ez eta horiek modu publikoan edo jabetza intelektualaren eskubideen titularrak baimendu gabe erreproduzitu ere. Izan ere, FICE ESPAÑA ELKARTEAK berariaz baimendutakoaren oso bestelakoa izanda, edukiaren edo are diseinuaren baimendu gabeko edozein erabilera edo erreprodukziok eragina izan baitezake FICE ESPAÑA ELKARTEAREN eskubideetan, Espainian indarrean dagoen araudiaren eta nazioarteko beste itun batzuen arabera.

Webgune honetan, erabiltzailearen eskura daude testuak, berriak, iruzkinak eta bestelakoak, eta horien balioa informatiboa baino ez da erabiltzaileentzat; beraz, ez da edukien egiatasuna edo zehaztasuna bermatzen, eta ez da horiek eragin ditzaketen zuzeneko edo zeharkako kalteen erantzule. Horrenbestez, dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz, erabiltzaileek helburu pribatuekin erabil ditzakete. Era berean, egileren batek uste badu bere artikulua kendu egin behar dela, horren berri eman diezaguke.

Azkenik, FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honek jasotako informazioa lortzeko baliatu den iturria aipatzeko eskatzen dugu, baldin eta informazio hori doan zabaldu nahi bada.

Webgunerako sarbidea eta harremanetarako datuak

Erabiltzailea doan sar daiteke FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetara, baina konpromisoa hartzen du webgunea eta zerbitzuak modu arduratsu, zuzen eta zilegian erabiltzeko, Legearekin eta Interneten nagusiki onartzen diren moralarekin, ohitura onekin eta usadioekin bat etorriz.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgunearen menuan, helbide elektroniko bat ageri da erabiltzaileen eskura: info@ficespain.org. Bertan, galderak zein eskaerak egin eta berezitasunak eska daitezke, bai eta FICE ESPAÑA ELKARTEAK emandako zerbitzuei buruzko informazio gehiago lortu, FICE ESPAÑA ELKARTEAREKIN harremanetan jarri eta behar diren datu pertsonalak eman ere. Horretarako, FICE ESPAÑA ELKARTEARI berariaz baimena ematen zaio datu horiek erabiltzeko, hala badagokio, zerbitzu edo produktuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, bai behintzat, erabiltzaileak jakinarazpen horiek jasotzeari espresuki uko egiten ez dion bitartean.

Emandako datu pertsonal horiek, hain zuzen, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN Lege Oharrean dagokion atalean jasotako “Pribatutasun Politikan” adierazitakoarekin bat etorriz tratatuko dira, eta, betiere, datu pertsonalen babesari buruzko legeria errespetatuz.

Era berean, ez da gomendatzen bereziki babestutako datuak bidaltzea, komunikazio horrek ez baitu kanal segururik erabiltzen eta datuek ez baitute zifratuta bidaiatzen.

Bestalde, erabiltzaileak dira FICE ESPAÑA ELKARTEARI bidalitako informazioen eta datuen egiazkotasunaren, benetakotasunaren eta eguneratzearen erantzule bakarrak.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetako edukiren bat, osorik edo partzialki, legez kontrakoa dela hautemanez gero, nabarmendu egin daiteke, eta, hala, legez kanpoko eduki hori blokeatzeko edo, hala badagokio, kentzeko eskatu, info@ficespain.org helbidera mezu bat bidalita.

Erantzukizun salbuespenak

Erantzukizun eta berme guztietatik salbuetsita geratuko da, honako hauengatik:

– FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgunera sartu izanagatik –FICE ESPAÑA ELKARTEAREN jabetzakoa–.

– Bertan txertatutako informazioa eskuratzean egin litekeen erabilera okerragatik.

– Webgune honetan egon daitezkeen akatsengatik.

– Estekatutako edukiengatik.

– Estekatutako edukien funtzionamendu okerragatik.

– Estekatutako edukiak iragartzen dituzten produktuen eta/edo zerbitzuen eskaintzengatik, estekak ez baitu, inola ere, kontratazioaren iradokizunik egiten.

– Erabiltzaileari webgune honetara sartzeko zerbitzua eteteak eragin diezazkiokeen kalteengatik, zeren eta FICE ESPAÑA ELKARTEAK ezin baitu bermatu horren funtzionamendu egokia, ez baitago bere eskura, baina ahal duen guztia egingo du, FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honen bidez erabiltzaileei zerbitzu jarraitua emateko.

Estekak

Erabiltzaileek hiperestekak edo estekak ezarri ahal izango dituzte FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetara, baina ez dute webguneari edo edukiari buruzko adierazpen faltsurik, zehaztugaberik edo okerrik egingo. Gainera, FICE ESPAÑA ELKARTEAK baztertu egiten ditu estekatutako webguneetara erabiltzailea sartzetik etor daitezkeen erantzukizun guztiak, hiperesteka ezartzeak ez baitu esan nahi, inola ere, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN eta estekatutako webgunearen titularraren artean inolako harremanik dagoenik, ezin baita kontrolatu FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetatik esteka eta edukietara sartzea, ez eta horiek beti zuzenak, zehatzak eta berrikusiak izatea ere.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetarako hiperestekak ezartzen badira, ez da sekula izango informazio edo eduki ez zilegiak, moralgabeak edo ohitura onen, ordena publikoaren, Interneten onartutako erabileren edo edozein modutan hirugarrenen eskubideen aurkakoak diren webguneetan.

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika hau FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetan bakarrik aplikatuko da, hau da, bertan jasotako orrialdeetan eta azpiorrialdeetan, eta ez da izango FICE ESPAÑA ELKARTEAK zuzenean bertan sartu ez dituen webguneen, iruzkinen eta/edo iragarkien erantzukizunik.

Politika horrek jarraibide orokorrei jarraitzen die, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudiak markatuta, hau da, besteak beste, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa (DBLO) garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak markatuta.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK beren Twitter, Linkedin, Facebook eta YouTube profilen pribatutasuna konfiguratuz datuak libreki eta borondatez ematen dituzten erabiltzaileen datu pertsonalak baino ez ditu tratatuko, eta, hala, FICE ESPAÑA ELKARTEAK sortutako fitxategi batean sartuko dira, haren erantzukizunpean, FICE ESPAÑA ELKARTEAK FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honen bidez eskainitako zerbitzuak eman ahal izateko. Horregatik, erabiltzaileak, bere borondatez webgune honen jarraitzaile egin ondoren, berariaz onartzen du FICE ESPAÑA ELKARTEAK horiek tratatzea, bai eta FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honen –FICE ESPAÑA ELKARTEAREN jabetzakoa–  jarraitzaileen zerrendan bere izena eta profil argazkia erakustea ere.

DBLOan eta DBLO garatzeko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, FICE ESPAÑA ELKARTEAK informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten neurri tekniko, antolamenduzko eta segurtasun neurri guztiak ezarri eta mantendu ditu.

Hirugarren pertsona edo erakundeek datu pertsonalak biltzen dituzten FICE ESPAÑA ELKARTEAREN titulartasuneko fitxategi automatizatuetara sartzeko sarbidea badute, zehazki, “Hosting” zerbitzuak emateko eta FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune hau mantentzeko, sarbide hori Datuak hirugarrenen kontura eskuratzeari buruzko DBLOren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz gauzatuko da.

Segurtasun neurri gehigarri modura, FICE ESPAÑA ELKARTEAK ez du gomendatzen bereziki babestutako datuak bidaltzea, komunikazio horrek ez baitu kanal segururik erabiltzen eta datuek ez baitute zifratuta bidaiatzen.

Erabiltzaileak bere borondatez FICE ESPAÑA ELKARTEARI jakinarazitako datu pertsonalak konfidentzialtasun egokiarekin tratatuko dira, eta bildu ziren eta erabiltzaileari berariaz jakinarazi zaizkion helburuetarako bakarrik erabiliko dira. Datuok zilegiak, legezkoak eta FICE ESPAÑA ELKARTEAREN berezko jarduerarekin lotutakoak izango dira.

Hala, erabiltzaileak bere Twitter, Linkedin, Facebook eta YouTube profilen pribatutasun konfigurazioaren bidez bistaratzeko aukera emandako datuak bakarrik tratatuko ditu FICE ESPAÑA ELKARTEAK.

Datu pertsonalen tratamendua eta bitarteko elektronikoen bidez egindako jakinarazpen komertzialen bidalketa bat etorriko dira DBLOarekin eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearekin. Horrela, FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honen jarraitzaile bihurtzean –FICE ESPAÑA ELKARTEAREN jabetzakoa–, jarraitzaileak baimena ematen dio, berariaz, FICE ESPAÑA ELKARTEARI, hala badagokio, bere produktuei edo zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, bitarteko elektronikoen bidez, erabiltzaileak jakinarazpen horiek jasotzeari uko egiten diola espresuki adierazten ez duen bitartean.

Datu pertsonalak, Twitter, Linkedin, Facebook eta YouTubeko erabiltzaile izena eta FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetako jarraitzaileen profil irudia laga egingo zaizkie gainerako bisitariei, eta erabiltzaileak lagapen hori onartzen du, haren jarraitze bihurtzen den unetik bertatik.

Bisitariek eskura ditzaketen gainerako datu pertsonalen erantzukizuna erabiltzaile bakoitzari eta Twitter, Linkedin, Facebook eta YouTubeko profil pertsonalean ezarri duten pribatutasunaren konfigurazioari dagokie, eta, beraz, FICE ESPAÑA ELKARTEAK erabiltzaile guztiei gomendatzen die beren profilean erakusten dituzten datu pertsonalekin (tartean, irudiak eta bideoak) behar bezalako arreta izateko, eta gogorarazten die aldatu egin ditzaketela, Pribatutasunaren Konfigurazioa atalean.

Eraginpekoen eskubideak

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, FICE ESPAÑA ELKARTEAREN webgune honetako jarraitzaileak konpromisoa hartzen du bere datu pertsonalak eguneratuta izateko. Hala ere, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko legezko eskubideak erabil ditzake fitxategiaren arduradunaren aurrean, legez ezarritako moduan eta baldintzetan. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du helbide honetara: ASOCIACIÓN FICE ESPAÑA, C/ Sor Ángela de la Cruz, 26, 28020 Madrid – SPAIN, edo, bestela, mezu elektroniko bat, info@ficespain.org helbidera.

Lege araudia eta jurisdikzio aplikagarria

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetako “Lege-oharra” eta gainerako eduki guztiak honako hauek errespetatuz egin dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu pertsonalak babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duena; eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa. Edozein unetan aldatu ahal izango dira, indarrean dagoen legedian gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko. “Lege oharraren aldaketak” izeneko atalean adierazitakoa aplikatzekoa da.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune hau erabiltzea –tartean, erabiltzaileen sarbidea eta webgunearen bidez nabigatzea– librea eta doakoa da, eta FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honetako “Lege oharra” eta gai horretan aplikatzekoa den Espainiako legeria betetzea dakar.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK Twitterren, Linkedinen, Facebooken eta YouTuben duen webgune honek dauzkan berezitasun edo baldintzetatik datorren edozein auzitan, Espainiako legeria aplikatuko da, eta gatazka guztiak ebazteko eskumena izango dute erabiltzailearen egoitzako Epaitegi eta Auzitegiek, hura Espainian dagoenean, Logroñoko Epaitegi eta Auzitegiek, Espainiatik kanpo dagoenean, eta berariaz uko egingo diote egokitu dakiekeen beste edozein foru edo jurisdikziori.