Pribatutasun politika

FICE ESPAÑA ELKARTEAK jakinarazten du webgune honetan borondatez emandako datu pertsonalak tratatuko direla eta FICE ESPAÑA ELKARTEAREN erantzukizunpeko dagozkien fitxategiei erantsiko zaizkiela, hau da, Datuak Babesteko Bulegoan inskribatuta dauden fitxategiei. Datu pertsonalak biltzen diren unean bertan jakinarazten dira horren helburuak, aurreikusitako lagapenak eta gainerako inguruabarrak, baina, kasu zehatzaren arabera, honako hau izan daiteke helburua: zure eskaera, kexa edo zalantzari erantzutea, ezarritako harremanari eustea, bezeroen kudeaketa integrala eta komertziala, kontabilitatea eta fakturazioa, edo FICE ESPAÑA ELKARTEARI buruzko albisteak eta jarduerak zein jakinarazpenak bidaltzea, baita baliabide elektronikoen bidez ere.

Gure fitxategietan sartutako datuak erabat isilpekoak dira eta ahalik eta konfidentzialtasun handienarekin tratatuko dira eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen dituen baldintza guztiak beteko dira.

Datuak babesteko legeriaren arabera, garrantzi handiko datu pertsonalik ez bidaltzea gomendatzen da, hala nola osasunari buruzkoak, horiek ez baitute zifratuta edo enkriptatuta bidaiatzen. Beraz, bidaltzen badituzu, erantzukizuna zeurea eta zeurea bakarrik izango da.

Erabiltzaileak edozein unetan gauzatu ahal izango du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, eta, horretarako, gutun bat eta bere NANaren fotokopia bidali beharko ditu helbide honetara: C/ Sor Ángela de la Cruz, 26, 28020 Madrid – España.

FICE ESPAÑA ELKARTEAK ez ditu zuk emandako datu pertsonalak saltzen, alokatzen, ez eta hirugarren pertsonen eskura jartzen ere.

Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta horien edozein aldaketa jakinarazteko ardura hartzen du.

Erabiltzaileak, webguneko inprimakien bidez, hirugarrenei buruzko datu pertsonalak ematen baditu, datuak sartu aurretik, lege ohar honetan jasotako alderdien berri eman beharko die hirugarren horiei.

Erabiltzailea izango da webgune honen titularrari edo edozein hirugarreni eragin diezaiokeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalteren erantzule bakarra, inprimakiak datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osatugabeekin edo eguneratu gabeekin betetzearen ondorioz.

Cookieei buruzko informazioa  

Sarrerako orrialdeak cookie bat du, gure sistemari erabiltzaileak bere lehen saioan aukeratutako hizkuntza gogoratzeko aukera ematen diona. Hala, hortik aurrera webgunera egindako bisitetan, hizkuntza hautatu beharra saihesten da. Cookie hau ez da inbaditzailea, ez kaltegarria, eta erabiltzaileak aurretik aukeratutako hizkuntzaren berri ematen dio sistemari, horixe baitu eginkizun bakar. Nahi izanez gero, cookie oro uka dezakezu, zure nabigatzaileari dagokion menu aukeratik.

Cookiearen hizkuntza aldatzeko, aukeratuta dagoena ezabatu, eta webgunean sartzean erabili nahi duzun hizkuntza aukeratu besterik ez duzu egin behar.

Cookieak erabiltzeko gure politikari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, webgune honetako cookieen erabileraren atala irakurtzera gonbidatzen zaitugu.

Inprimakien pribatutasuna

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu gure webgunean dauden inprimakien bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak FICE ESPAÑA ELKARTEAREN ardurapeko datuen fitxategietan tratatuko direla, besteak beste, FICE ESPAÑA ELKARTEAK eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio interesgarria kudeatzeko. Fitxategi horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaizkio; gainera, datuen segurtasun osoa bermatzeko beharrezko segurtasun neurriak betetzen ditu.

Gogoratzen dizugu emandako datuak eskuratzeko aukera duzula, baita, zure kasuan, honako hauek eskatzeko aukera ere: datuak zuzentzea, aurkaratzea edo ezeztatzea, adierazitako legeak ezarritako moduan, FICE ESPAÑA ELKARTEARI idatziz jakinarazita. Horretarako, Segurtasun Arduradunarekin jarri beharko duzu harremanetan, fitxategiaren izena adierazita, info@ficespain.org helbide elektronikaren bidez, edo, helbide honetara idatzita: C/ Sor Ángela de la Cruz, 26, 28020 Madrid – España.

Argazkien eta irudien erabilera

redesafe.org webgunean argitaratutako argazki eta irudi guztiak legezko helburu baterako erabiliko dira. FICE ESPAÑA ELKARTEAK arreta berezia jartzen du horiek erabiltzean eta argitaratzean, eta, bertan agertzen diren pertsonen intimitatea errespetatuko du, une oro. Nolanahi ere, interesdunen bat argitaratutako argazkiekin ados ez badago, edonoiz eska dezake eduki horiek kentzeko, helbide honetara joz: ASOCIACIÓN FICE ESPAÑA. C/ Sor Ángela de la Cruz, 26, 28020 Madrid – España.

redesafe.org webgunean argitaratutako irudiek datu pertsonalak dituzte, eta datuen babesari buruzko egungo legeriara egokitzen dira. Ez dira sarbide publikokoak, eta ezin izango dira ez osorik ez zati batean erreproduzitu, ez transmititu, ez erregistratu informazioa berreskuratzeko ezein sistemaren bidez, tartean direnen baimenik gabe.

Newsletterrerako harpidetza

* duten eremuak nahitaez bete behar dira. Bete ezean, ez dizugu bermatzen zure eskaerari erantzungo diogunik.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu harremanetarako inprimakien bidez posta elektronikoa baliatuta ematen diren datu pertsonalak, edo eratzen den harremanean zehar sortzen direnak, fitxategi pribatu batean erregistratuta geratuko direla, eta horren arduraduna FICE ESPAÑA ELKARTEA izango dela. Fitxategiaren helburua izango da kontsultei erantzutea, bezeroen kudeaketa integrala egitea eta erakundeak beharrezko dituen harremanak izatea.

Era berean, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak legeak hala eskatutako kasuetan baino ez direla lagako. Zure datuak, halaber, FICE ESPAÑA ELKARTEAK eskainitako jakinarazpen komertzialak eta lotutako zerbitzuen eta produktuen publizitatea bitarteko elektronikoen bidez bidaltzeko ere erabiliko dira.

Zure datuen egiazkotasunerako eta datu horiek eguneratuta izateko konpromisoa hartzen duzu, eta gure bezeroen fitxategian gordetako datuetara sartzeko eskubidea duzu, bai eta datu horiek zuzentzeko, ezerezteko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubidea ere.

Datuetan sartzeko edo horiek aldatzeko, ezeztatzeko edo aurkaratzeko duzun eskubidea gauzatzeko, arren eskatzen dizugu honako helbide elektroniko honen bidez egin dezazula: info@ficespain.org. Edo, bestela, helbide honetan: ASOCIACIÓN FICE ESPAÑA. C/ Sor Ángela de la Cruz, 26, 28020 Madrid – España. Azkenik, beste pertsona fisiko batzuen datu pertsonalak adieraziz gero, aldez aurretik eman beharko diezu aurrekoen berri, eta, hala badagokio, horien tratamendurako zalantzarik gabeko baimena eskatu.